top of page

9Laztana

Latzen

Eztarriko korapil sendo hau 

nahi nuke askatzea 

kantu hau bukatzean 

ezagutu zenuen sumendia 

etengabe su jauzian 

itzaltzen doa orain. 

 

Aitortzen dut 

haseran jolas soil bat zen 

aragiaren gosea 

mila mozkorren azkena 

Barkaidazu baina oraingo hontan 

ni naiz babes eske datorrena 

fideltasunaren ardura. 

Aldatu naiz 

zurekin pentsatzeak 

odola irakiten dit 

ezintasuna dakarkit, zu gabe. 

 

Inoiz ez dut sinistu amodioan 

sexuaren indarrak 

estaki dizkit begiak 

azkenik neri ere iritxi zait 

sentimendu garaia 

sentitzeko garaia. 

 

Aitortzen dut.... 

 

Burua galtzen hasi naiz 

inor ez bezela maite zaitudalako 

benetan 

Capture d’écran 2019-08-20 à 22.58_edite
  • Facebook - Black Circle

MiNi WoRlD ToUr

bottom of page